Hemen da berriz Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina. Azaroaren 10era arte, hiru saski dituzu aukeran: beltza, berdea (ekologikoa) eta zuria. Dagoeneko jakin dakizun bezala, hauen balioaren %25 Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratuko da.
Euskarak behar gaitu, bat egiteko garaia da!
Urteotan, udazkeneko kanpaina honekin lortutako diru-ekarpena ezinbestekoa izan da bertako ikastolek eta AEK-k herritarrak euskalduntzen jarrai dezaten eta sare publikoan gero eta guraso gehiagok D ereduaren aldeko hautua egin dezan. Baita Agerraldiak, zonaldeko euskalgintzari hauspo berria emateko jaio den ekimenak, zonaldean euskarak dituen erronkei aurre egiteko lanean jarrai dezan. Saskiak eskatzera gonbidatzen zaitugu, beraz, Nafarroarekin bat egiteko.
Leave A Comment