Probatu al duzu Mintzapraktika?
Zurekin euskaraz egin nahi dugu!
1000 motibogatik, 7000 herritar baino gehiago astero euskara praktikatzen
Astean behin elkartzen dira talde txikitan euskaraz aritzeko: bidelariak (euskaraz ikasten ari direnak edo ohitura berreskuratu nahi dutenak hizkuntza praktikatuz) eta bidelagunak (euskara aise erabiltzen dutenak dira eta ikasten ari direnei euskaraz praktikatzen laguntzeko borondatez izena ematen dute).
Zure herrian euskaraz gehiago egin dadin nahi duzu?
Mintzapraktikan Bidelagun arituta eragin dezakezu horretan: pertsona askok euskaraz aritu nahi eta ez dute aukerarik inguruan horretarako lagunik ez dutelako. Beste zenbaitek, euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukerarik ez dute eta guztiek Mintzapraktikan aurkitzen dute euskaraz lagun artean aritzeko aukera.Â
Euskaltzale askok eman du Bidelagun bihurtzeko saltoa, pertsona hauei euskaraz lagun artean aritzeko aukera emanez eta, hein berean, herriz herri euskaraz aritzeko espazioak zabaltzen lagunduz.
Utzi iruzkina