Urteari hasiera borobila emateko magia eta umore ikuskizun saioak antolatu ditugu urtarrilaren 19rako 😉 Kidam Magoaren “Sekreturik ez” ikuskizuna.

MAGIA ETA UMORE IKUSKIZUN LOTSAGABEA HELDUENTZAT. Asier Kidamek «Sekreturik ez» aurkezten digu, helduentzat propio sortu duen ikuskizun berria. Parte hartzea, harridura eta umore fina ziurtaturik daude. Espektakulu honetan, magiaren joko klasiko erabat berrituak eta gaurdaino sekula ikusi ez ditugunak gozatuko ditugu aldi berean.

*Goizean, 9:30ean eta 11:00etan  bi saio eskainiko dizkigu , Romo Kultur etxeko areto nagusian. (RKE). *Arratsaldean,  17:30ean Fadurako Areto Nagusian.

Sarrera doan da baina saioetarako gonbidapena eskuratzeko zure datuak behar ditugu. Bete ezazu inkesta labur hau eta zurekin harremanetan jarriko gara.

*Ateak goizez, 9:00etan eta 10:30ean irekiko ditugu eta arratsaldez, 17:00etan jende pilaketak ekiditeko.

OHARRA: AURREINSKRIPZIOA DA HAU. Izena emango duzu baina AFORO kontuak direla-eta gure erantzuna jaso arte ez duzu GONBIDAPENA ziurtatuta. Barkatu eragozpenak!

Eskerrik asko eta gozatu!