Zurekin euskaraz egin nahi dugu udan ere! Getxoko terrazetan, astean behin, ordubetez, talde txikian mingaina astintzeko prest zaude? Ekaineko azken astean, uztailean eta irailean elkartzeko konpromisoa besterik ez da behar.

Udako berbalagunean izena emateko epea zabalik dago ekainaren 23ra arte. Ekaineko azken astean (26ko astean) elkartzen hasiko gara 😉

Interesa baduzu parte hartzeko beheko formularioan utzi zure datuak. Hauxe gure zenbakia: 619 935 541 (Garazi). Edo nahiago baduzu e-posta bidali helbide honetara idatzi ahal diguzu: egizugetxo@gmail.com

Iraupena: Ekaineko azken astean, uztailean eta irailean zehar lotuko gara, abuztuan jai hartuko dugu.
Parte hartzea doan da, etortzeko konpromisoa eta komunikatzeko gutxieneko maila besterik ez dugu eskatzen.