Idazketa, sormen, irakurketa eta hizkuntzak lantzeko tailerrak antolatu ditugu abendura bitartean, umeei irakurtzeko aukera eskaini eta irakurketarekin gozatzeko lekuak eta uneak emateko asmoz, irakurketa suspertzeko.
Ekintza honetan guraso eta haurrak elkarrekin joango dira liburutegira, Alberto Bargosek zuzendutako irakurketa saioetan parte hartzera. Hizkiak eta hitzak izango ditugu hizpide eta haien bitartez, haiekin jolastuz eta haiei jarraiki ekingo diogu ibilbide literarioari. Jardueran hizki, silaba, hitz eta esaldiekin jolasak, kontuak, ipuinak sortuko ditugu. Hilean behin egingo den jarduera honek ordu beteko iraupena izango du. 2015 eta 2017 urteetan jaiotako umeei zuzendutako ekintza da. Literatura eta hitzen bidez, familia zuzendutako ekintza honen helburua bikoitza da.
- Umeak irakurle bihurtzea (liburuak era parte izan daitezen euren aisialdian).
- Senideen arteko euskaraz hedatzea eta euskal harremanak ohitura bihurtzea.
Hiru saio iraungo dituen talde honetan parte-hartze aktiboa eskatzen zaie gurasoei zein haurrei. Adin honetako haurrentzako jardueretan gehienez 10 familia onartuko dira.
Saioak urriaren 10ean, azaroaren 14an eta abenduaren 12an izango dira 17:30 ean Villamonte Kultur Etxean, Algortan.
Saioak doakoak dira eta aurretik izen emate formularioaren bidez edo whattsappez (622 43 30 85) izena eman behar da.
[…] eta tailer hauetaz gain LIBURUJALE ekimen berrian parte harzeko aukera izango duzue. Jardue honetan hizki, silaba, hitz eta esaldiekin […]