09 san juan sua 176


Aurten ere elkartuko gara San Nikolas plazan, ekainaren 23an, igandea, 18:00etatik aurrera udako solstizioa ospatzeko. (Abajo en castellano)

Egitarau oparoa prestatu dugu Algortako hainbat eragileren artean, bertan aurpegiak margozteko tailerrarekin hasiko gara Eskubeltzeko begiraleen eskutik, ondoren Bolivia eta Filipinetako dantzak, hauen ostean Andoni magoaren Magia ikuskizuna, geroago txokolate-jana izango dugu Abianeko eta San Nikolas Zabalik elkarteko lagunek prestatuta. Munduko postreak ekarriko dituzte Getxoko Etorkinen Plataforma Federazioko kideek. Jatekoa banatzen duten bitartean Albeko June Diaz, Peio Lago eta Maialen Lago bertsolarien emanaldia izango da oholtzan. Txondorraren prestaketan Koroa Biluzik taldeko lagunak arituko dira, eta Itxartuko dantzariak etorriko zaizkigu konjurua eta Urdiaingo San Juan Kantaita aurkeztera.

Konjuruarekin batera sua piztuko dute aurten Koroa Biluzik taldeko kideek, eta haren inguruan dantzatuko dugu jaiari bukaera emateko. Animatu eta etorri, denok zaudete gonbidatuta!

Egitaraua:

    • 18:00 Aurpegia margotu gura duzu? /Eskubeltz
    • 18:30 Dantzak /Pagkakaisa, Pro Bolivia, Sikap
    • 19:00 Magia-ikuskizuna Andoni Magoa
    • 20:00 Txokolate-jana & munduko postreak /Abian kultura elkartea, Getxoko Etorkinak Federazioa eta San Nikolas Zabalik
    • 20:30 ALBEko bertsolariak: June Diaz, Maialen Lago & Peio Lago
    • 21:00 Konjurua & Urdiaingo San Juan kantaita /Itxartu Dantza Taldea
      Sua piztu, aurten zer ekarriko duzu sutara botatzeko? Plastikorik ez, mesedez.

 

“Udako solstizio jaia” batzordea hauek osatzen dugu: Abian kultura elkartea, ALBE Bertso eskola, Bizarra Lepoan Euskara elkartea, Eskubeltz, Egizu Getxo Euskaldun elkartea, Getxoko Etorkinen Plataforma Federazioa, Haria eten barik elkartea, Itxartu dantza taldea, Koroa Biluzik, Mujeres Con Voz eta San Nikolas Zabalik.

El domingo 23 de junio nos encontraremos en la plaza San Nikolas de Algorta como todos los años para festejar el solsticio de verano.

Programa:

18:00 Pintacaras /Eskubeltz
18:30 Danzas /Pagkakaisa, Pro Bolivia, Sikap
19:00 Espectáculo de magia Mago Andoni
20:00 Chocolatada & postres del mundo /Abian kultura elkartea, Getxoko Etorkinak Federazioa y San Nikolas Zabalik
20:30 Bertsolaris de ALBE: June Diaz, Maialen Lago & Peio Lago
21:00 Conjuro & cantaita de San Juan de Urdiain /Itxartu Dantza Taldea
23:00 Fin de fiesta! Fogata /Koroa Biluzik

La comisión está formada por Abian kultura elkartea, ALBE Bertso eskola, Bizarra Lepoan Euskara elkartea, Eskubeltz, Egizu Getxo Euskaldun elkartea, Getxoko Etorkinen Plataforma Federazioa, Haria eten barik elkartea, Itxartu dantza taldea, Koroa Biluzik, Mujeres Con Voz y San Nikolas Zabalik.

18:00 Pagpipinta ng mukha /Eskubeltz
18:30 Katutubong Sayaw /Pagkakaisa, Pro Bolivia, Sikap
19:00 Pagtatanghal ng Mahika /Mago Andoni
20:00 Tsokolate at mga panghimagas ng mundo /Abian
kultura elkartea, Getxoko Etorkinak Federazioa at San Nikolas Zabalik
20:30 Bertsolaris ng ALBE: June Diaz, Maialen Lago & Peio Lago
21:00 ENGKANTO at awitin ng San Juan de Urdiain /Itxartu Dantza Taldea
23:00 Tapos na ang salo-salo! Pagsisiga(Bonfire) /Koroa Biluzik