Udazken honetan SENDIk antolatuko dituen zenbait ekimenen berri eman nahi dizuegu, eta, bide batez, parte hartzera animatu, Bullyinga eta ziberbullyingaren inguruko solasaldia Zubileta Eskolan.
BULLYINGA ETA ZIBERBULLYINGA. Berdinen arteko tratu txarra: prebenitzeko eta goiz detektatzeko tresnak.
Azaroaren 8an “Bullyinga eta zibergullinga. Berdinen arteko tratu txarra: prebenitzeko eta goiz detektatzeko tresnak” solasaldia izango da Zubielta eskolan GEUZ erakundearen eskutik, 17:30ean hasita. Gurasoek hitzaldia jarrai dezaten, umeen zaintza zerbitzua eskainiko dute bertan. Bullynga saihesteko, identifikatzeko eta esku-hartzeko baliabideak eskaintzea izango dira solasaldiaren helburu nagusiak.
Hizkuntza:Â Euskaraz. Gaztelaniara aldi bereko itzulpena eskainiko da Telegram aplikazioaren bidez.
1- GEUZ : Gatazken kudeaketan eta elkarbizitzaren sustapenean 20 urte baino gehiagoko esperientzia duten profesionalek osatutako erakundea gara.
Gure gizartean bake kultura sortzen lagundu nahi dugu, bertan, pertsonek eta taldeek harreman kooperatiboak izanez eta gatazkak modu eraikitzailean kudeatuz. Hainbat esparru komunitariotan dihardugu, elkarbizitza hobetzen duten eta harremanak eta gatazkak ebazten edota eraldatzen laguntzen duten prozedurak eta esku-hartzeak garatuz.
Nori zuzendua: Gurasoei, hezitzaileei eta hezkuntzan interesa duen edonori.
Azaroak, 8, asteazkena, 17:30ean, Algortako Zubileta Eskolan.Â
Aforo mugatua, izena emateko: https://labur.eus/HAZIBIDEAKBULLYINGA
Ikastaroak doan dira eta haurtzaindegi-zerbitzua egongo da baina izena eman behar da, hurrengo formularioa betez edo 622 433 085 telefonora deituz.