Udazken honetan SENDIk antolatuko dituen zenbait ekimenen berri eman nahi dizuegu, eta, bide batez, parte hartzera animatu.
Haur Filosofia 4 urtetatik aurrerako ume, gazte zein helduei, pentsamendu gaitasunak garatzen eta eztabaida dialogiko argudiatuan eroso sentiarazten lagundu nahi dien proposamen filosofiko-pedagogikoa da. Hizkuntza dutenetik, umeak inguratzen diena pentsatzeko, arrazoitzeko eta adierazteko gaitasuna dute. Horri bidea ireki eta modu ludikoan garatzeko estrategiak landuko ditugu tailerrean; baita dauden materialak ezagutu ere. Jakinmin Praktika Filosofikoen Elkartea haurrentzako filosofia lantzen dabil azken urteotan Euskal Herrian, tailerren eta formakuntzen bitartez.
1- JAKINMIN ELKARTEA: Jakinmin Euskal Herrian praktika filosofikoa zabaltzea eta berrikuntza pedagogikoa sustatzea helburu duen elkartea da. Horretarako Haur Filosofia ereduan oinarritzen da.
Nori zuzendua: Gurasoei, hezitzaileei eta hezkuntzan interesa duen edonori.
“Pentsatzen duten helduak nahi baditugu, pentsatzen duten haurrak hezi behar ditugu” Matthew Lipman
Azaroak, 17 & 21, osteguna eta astelehena, 17:30ean, Algortako Zabala Eskolan.Â
Aforo mugatua, izena emateko: labur.eus/hazibideakhaurfilosofia
Ikastaroak doan dira eta haurtzaindegi-zerbitzua egongo da baina izena eman behar da, hurrengo formularioa betez edo 622 433 085 telefonora deituz.