Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Berbalagunen kanpaina martxan dugu Euskal Herri osoan, horixe lau haizetera zabaltzeko MintzaPoza Tonbolarekin joango gara Algortako kaleetara urriaren 7an 18:30ean. Jolasteko eta sariak irabazteko prest zaude? Lagundu nahi diguzu Berbalaguna eta Gurasolagunaren berri ematen?

MintzaPoza tonbolan parte hartzeko esaldi ezkutua asmatu beharko duzu, urkatuaren jolasaren modu berean, behin esaldia asmatuta erruletari bira eman eta ea zer sari tokatzen zaizun ikusiko dugu.

Sariak: euritakoak, telazko poltsak, bolalumak, katiluak, termoak eta abar.

Gerturatu mintzapraktika egitasmoak ezagutzera eta animatu MintzaPoza praktikatzera, ez zaizu damutuko, MintzaPoza praktikatuz beti irabazten duzu eta!

Go to Top