MINTZAPOZA PRAKTIKATU ! 

Euskaraz ikasten ari zara eta ez duzu Mintzapraktika ezagutzen? Edo zure herrian euskaraz gehiago hitz egin dadin lagundu nahi duzu? Jadanik zabalik da aurtengo ikasturtean Mintzapraktikan izena emateko epea.

Berbalagunean izena emateko aukera dago jadanik! Urrian zehar izena eman dezakezu eta azaroko lehenengo astean zure taldekideak ezagutuko dituzu.

MintzaPoza praktikatu! Egin zaitez Berbalagun !

Euskaraz lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean aritzeko.

Mintzapraktika lasai egiteko aukera izateko 4-5 laguneko taldeak osatu ohi ditugu, astero ordubetez elkartzeko konpromisoa hartuz zure mingaina dantzan jarriko duzu.

Parte hartzeko hainbat aukera eta modu daude, aurrez-aurre, online edota berbapaseoak (paseatu bitartean euskaraz egiteko talde txikia) Informazio gehiago: 619935541 (Maite).

Eta Gurasolaguna ere martxan jarriko dugu!

Gurasolaguna ! Bizi zaitez MintzaPozez. Euskaraz berba egiteko ohitura duen gurasoa bazara edota mintzapraktika egin nahi duena, hauxe zure aukera!

Ikastetxeko gurasoak beste gurasoekin biltzen dituen berbalagunaren aldaera da gurasolaguna, Gurasoon artean talde txikietan elkartuko gara, astean behin, ordubetez. Parkean, leku babestu batean… euskaraz dakitenak eta ikasten ari direnak bilduz. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta. Informazio gehiago: 622433085 (Aitziber).

Probatu ez duenak ez daki zer den hau!

Eman izena beheko formularioa betez eta … MintzaPoza praktikatu!