Udazkena heldu da eta gero eta plan gehiago ditugu, oraingoan proposamen batekin gatoz!
Urriaren 23an 12:00etan,  Iparra Galdu Gabe zikloaren barruan,  Fadurako Areto Nagusian Kiribil konpainiaren  MAITEDER antzezlanaz gozatzeko aukera izango dugu. Animatuko zarete? 5 urtetik aurrerako umeentzat egokia.

 

 

 

Ikuskizunaren jatorria poesia da, eta bereziki Xabier LIZARDI eta Irène COLOMB-JACOB obren inguruan oinarritzen da.

MAITEDER ikuskizunak, ikusleei, gazte zein helduei, bidaia bat biziarazten die. Bidaia, beti, itxaropen, askatasun, truke eta irekitasunaren eramailea izan da.

Sorkuntza berri hau, elkarrekin bidaia bat bizitzea du helburu, irria eta emozioak elkar partekatuz.

Beraien egongelan dauden bi pertsonaien alaitasunak eta irudimenak mundo osoan zehar eramaten du publikoa, hizkuntzen bidez, baina baita ere barne eta intimo bidaia batean.

Poesiak bere umorezko puntuazioekin hitz egiten du, eta azkenean, bi pertsonaiek, gizakien bilaketa unibertsala gorpuzten dute.

Bukaeran, proposamen irekia plazaratzen da: ikusle bakoitzak bere MAITEDER irudikatu eta sor dezala.

Taldea

    • Idazketa eta taula zuzendaritza: Ainara Gurrutxaga (Dejabu)
    • Idazketa eta antzez-jokoa : Amaia Hennebutte et Fabrice Jacob (Kiribil)
    • Ezenografia : Ainara Gurrutxaga
    • Musiken konposaketa eta musikak zuzenean: Fabrice Jacob
  • Binilo musikak : Love Story / Swing the mood / Nocturne Vangelis.

Izena emateko bete hurrengo formularioa edo idatzi 622 433 085 (Aitziber) telefonora.