Zuekin euskaraz egin nahi dugu! Elkartu beste guraso eta haurrekin familian euskaraz aritzeko

Gurasolagunean izena emateko aukera dago jadanik!

Zer da Gurasolaguna? Ikastetxeko gurasoak biltzen dituen berbalagunaren aldaera da.

Nola hitz egingo dugu?

Gurasoen artean talde txikietan elkartuko gara, astean behin, ordubetez. Parkean, leku babestu batean… euskaraz dakitenak eta ikasten ari direnak bilduz. Haurrak direla eta, euren ordutegia edo zaintza beharretara egokituta.

Urrian zehar izena eman dezakezu eta azaroko lehenengo astean zure taldekideak ezagutuko dituzu.

Gurasolaguna! Ezagutu Mintzalagunon mundua eta praktikatu gurekin. Euskaraz berba egiteko ohitura duen gurasoa bazara edota mintzapraktika egin nahi duena, hauxe zure aukera!

Informazioa: 622433085- Aitziber

Eman izena beheko formularioa betez eta… Probatu ez duenak ez daki zer den hau!