Pasa den irailaren 13an abiatu genuen aurtengo berbalagunen kanpaina Euskal Herriko hainbat txokotan, eta MintzaPoza tonbolaren bidez kalean ezagutarazten ari gara Mintzapraktika egitasmoa herriz herri. Getxoren txanda heldu da eta urriaren 6an Romon eta 7an Algortan izango gara, sariak irabazteko prest zaude?

Urriak 6, osteguna, Romon, Santa Eugenia kalean.
Urriak 7, ostirala, Algortan, San Nikolas plazan.
18:30etik 20:30era

MintzaPoza tonbolan parte hartzeko esaldi ezkutua asmatu behar duzu (urkatuaren jolasean bezala) eta ostean erruletari bira eman, erruletak aginduko du oparirik jasoko duzun eta zein izango den.

Sariak: euritakoak, telazko poltsak, bolalumak, katiluak, termoak eta abar.

Gerturatu mintzapraktika egitasmoak ezagutzera eta animatu MintzaPoza praktikatzera, ez zaizu damutuko, MintzaPoza praktikatuz beti irabazten duzu eta!