Ikasturtea dantzan hasi nahi baduzu proposamen ederra dugu zuretzat. Ostegunetan plaza-dantzetan euskaraz aritzeko taldea martxan dago Algortako Aldai patronatuan, 19:30ean hasiberriak eta 20:00etan esperientzia dutenak elkartuko dira. Jauziak, zortzikoa, fandango eta arin arina bezalako dantzekin gozatu nahi baduzu, animatu eta guri esan. Urriaren 13ra arte dago izena emateko epea zabalik.

PLAZA-DANTZAK
Ostegunetan, 19:30-21:00
Aldai Patronatuan / Karitatea 1
Eman izena: 644277155 – egizugetxo@gmail.com

Boluntarioen konpromisoari esker dago martxan talde hau, doakoa da baina ekainera arteko konpromisoa eskatzen dugu.