Badator Bizilagunak 2022! 

Datorren azaroaren 20an Bizilagunak 2022 ospatuko da Getxoko etxe, txoko, egongela eta beste hainbat tokitan.  Bazkalorduan elkartuko dira bi kulturak,  beste familiarekin batera zapore, ezagutza, interes eta esperientzia komunak partekatzeko. Horrela, aurreiritziak eta estereotipoak gainditzeaz gain, elkar hobeto ezagutu eta lagunkide berriak sortzeko aukera bat da, gure herri eta hirietan kultura aberatsagoa eta anitzagoa bultzatuz.

Zer da Bizilagunak? Getxon bizi diren familiak harremanetan jartzea, binaka, bazkari batean, bertokoak eta beste herrialde batzuetatik etorritakoak da helburua. Hau da, Getxon bizi den familia batek (bertokoa izan edo etorritakoa) beste familia bat gonbidatuko du bere etxera, eta elkarrekin bazkalduko dute. Bazkari horren aurretik eta bazkarian bertan dinamizatzaile bat egongo da.

Nork har dezake parte? Getxoko edozein familiak, bertokoa izan, edo beste herrialde batetik etorritakoa izan. Familia diogunean, elkarbizitzaz ari gara, hitzaren zentzurik zabalenean. Gogoa baduzue jakiteko zuen auzoan eta zuen herrian zer jende, familia, kultura, hizkuntza, gastronomia… dagoen, eta tarte atsegina eta aberasgarria pasa nahi baduzue, ekimen hau interesatuko zaizue.

Prozesu osoan zehar eta bazkarietako batean dinamizatzaile izan nahi baduzue, prestakuntza saio batean emango dizuegu beharrezko informazio guztia.

Guzti hau jakinda, parte hartzea gustatuko litzaizueke?

Familiek- talde/ Dinamizaatzaile izena emateko

Anima zaitezte eta lagundu informazioa zabaltzen!

Zalantzarik baduzue
622433085

 

Bizilagunak 2022 de nuevo!

El próximo 20 de noviembre se celebrará  Bizilagunak 2022 en las casas, txokos, salones y más de Getxo.

¿Qué es Bizilagunak? El objetivo es relacionar a diferentes familias que viven en Getxo, mediante una comida, a las de aquí y a las venidas de otros países. Es decir, una familia que reside en Getxo(nacida o venida) invitaría a otra familia a su casa, para compartir una comida. Previa a la comida y durante la misma, habrá una persona como dinamizadora.

¿Quiénes pueden participar? Cualquier familia de Getxo , de aquí o de otro país de origen. Por familia entendemos convivencia, en el sentido más amplio de la palabra.

Si tienéis ganas de conocer qué personas, familias, culturas, idiomas, gastronomías… que existen en vuestro barrio o pueblo y ganas de compartir un rato agradable y enriquecedor, os interesará esta iniciativa.

Si quieres ser dinamizador durante todo el proceso y en una de las comidas, os daremos toda la información necesaria en una sesión de formación.

Sabiendo todo esto, ¿os gustaría participar? ¿Nos ayudas a difundir el mensaje?

Inscripción para familias-grupos/Dinamizadores/as

Ante cualquier duda
622433085