21241895426_e92b99f947_z

Kurtso hasierarekin batera mendi taldeko egutegiarekin jarraitu behar eta iraileko 3. asterako irteeratxoa adostua geneukan. Irailaren 19an Ganboara (Aralar) joango gara. Mendi ederra eta inguru ezinhobea! Oraingoan 1413m-ko mendia izango dugu aurrean. 4 ordu inguru emango ditugu baina lasai egon maila erraz-ertaina delako.

Beraz, badakizue! Hurrengo astebururako planik ez badaukazue… gurekin animatu eta mendira etorri!!! Fadurako parkinean goizeko 9:00etan lotu gara! Izena emateko: egizugetxo@gmail.com. Eta ez ahaztu kotxea eramaterik daukazuen zehazten.

19an elkar ikusiko dugu!!!