Urkiolan gora mitologiaz eta toponimiaz berba egingo dugu

Urkiolan gora mitologiaz eta toponimiaz berba egingo dugu

Oporretatik bueltan, Egizutarrok berriro martxan jartzeko nahiarekin bueltatu gara. Atsedenalditxoaren ostean energia berreskuratu eta gogo izugarriekin bueltatu gara lanera. Urtero bezala, programa zabal eta aberats bat prestatzeko lanean gaude eta zure iritzia ezinbestekoa zaigu. Horretarako, beti bezala, zuen ekarpenak behar ditugu. Aurtengo ikasturtean zeintzuk dira zuen buruei jarri dizkiezuen erronkak? Zer egin nahi duzue? Zer ikasi nahi duzue? Zein leku bisitatu nahi duzue? Hasi pentsatzen eta bota ideiak!!!

Bestetik, Getxoztarron artean batzuk euskaraz bizi gara, baina beste batzuek, oraindik, ez daukate egunerokoan euskaraz egiteko aukerarik, eta hori da, hain zuzen gure helburua, une berriak, espazio berriak zabaltzea. Horretarako, urtero bezala, berbalagun proiektua jarriko dugu martxan. Urrian zehar zuen etxeetan, honetan parte hartzeko esku-orria jasoko duzue eta bertan izena emanez edo horretan agertzen den telefono zenbakira deituz izena eman ahal izango duzue. Birritan ez pentsatu! Animatu zaitezte eta izena eman ezazu!!! Erraztasuna hartu eta jende berria ezagutzeko aukera paregabea da eta. Ez zaizue damutuko!!!

Getxoko euskaldunak, beraz, denok gonbidatuta zaudete Berbalagunan parte hartzera, erabiltzea gure esku dago hein handi batean. Aukerak aprobetxatu, sortu eta bultzatu. Ondo etorri!