Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan, irailean, Jakoba Errekondo agronomoa gonbidatuko dugu “Bizi baratzea” liburuaz berba egiteko. Irailaren 23an, eguaztena, 19:00etan izango dugu Algortako Villamonte Kultur Etxean (Algorta).
Irakurri baduzu edo gogoz bazabiltza, animatu eta erdu geugaz 🙂
Bizi baratzea. Garaian garaikoa garaiz eman eta hartu. Jagoba Errekondo. Euskal Herriko (batez ere euskal isurialde atlantikoko) ezaugarri berezietara egokitutako liburua da Bizi Baratzea. Modu atsegin eta ulerterrazean, baratzearen abenturan murgiltzeko grina daukatenentzat gida ezin hobea eskaintzen du lan honek, baita d agoeneko lehen urratsak eginda dituztenentzat ere. Liburua atal labur askotan bananduta dago. Argibide orokorrak ematen dira hasierako zatian; ondoren, kapitulu bana eskaintzen zaio 30etik gora barazkiri. Bakoitza lantzeko lur mota eta sasoi egokiena, ur eta argi beharra, izurriteez babesteko moduak, aldamenean eduki behar dituen lagunak Baratzean aritzeko behar den oinarrizko jakintza, 200 orrialde inguruan bildua.
Gaian sartzeko hemen bideo/esteka interesgarri batzuk:
Bizi baratzearen bloga: http://www.argia.eus/bizi-baratzea
http://www.argia.eus/multimedia/solasaldiak/bizi-baratzea
http://www.argia.eus/multimedia/solasaldiak/bizi-baratzea-garaian-garaikoa-garaiz
Leave A Comment