Getxoko berbalagun baten bizipenak konpartitu nahi izan ditugu zuekin, udaren amaiera eder honetan. Euskaraz bizi eta gozatzen jarraitzeko, biba zuek!

Udako mintzapraktika Etxalarreko barnetegian

Ekainaren 24an, mintzapraktika ikasturteko eskola amaitu zen, kurtsoa hobeto amaitzeko mintzapraktika barnetegi batera joatea erabaki nuen. Udako barnetegi guztiak Google-en bilatu nituen, oso mintzapraktika eskola gutxi ikusi nuen, azkenean Etxalarreko barnetegi berezia topatu nuen. Barnetegiko informazioa ona iruditu zitzaidan, Jone arduradunarekin hitz egin nuen eta joatea erabaki nuen.

Etxalarreko barnategia, “Mokorreko Borda” Etxalar herrian dago, Nafarroako iparraldean, Donostiatik 41kmra. Bortzirietan dago, Arantza, Bera, Igantzi eta Lesakarekin batera.

Herri honek xarma berezia eta erakargarritasun handia dauka, ez da handia, baina berezia eta euskaldun peto-petoa da, hango herri guztiak bezala. Jonek esan zidan bi neska, Bilbon bizi direnak, barnetegira joango zirela eta ea eramango nituen. Silvia katalana, Maite bilbotarra eta hirurok elkarrekin joan ginen barnetegira.

Etxalar herritik Mokorreko bordaraino zazpi kilometro daude. Bide estua, harrigarria, erreka ondoan, oihan barruan; haritz, pago, gaztain, platano eta abarrez beteta dago.

mokorreko-borda-001

Mokorreko bordan Jone gure zain egon zen eta agur egin ondoren borda (baserria) erakutsi zigun: beheko partean labe handiak eta beharleku edozer gauza egiteko, komunak. Solairu artean, egongela handia tximinia ederrarekin, jantokia eta sukaldea, baita leku bat ere, lasai egoteko eta irakurtzeko.

Beste solairu erdi bat igo eta gero, sukalde handia duena, nire txokoaren (Bidebitarte elkartekoa) modukoa, janaritegi eta upategi, jantoki handia, eta baxerategiak. Toki honek bi ate ditu, bata terraza batera sartzeko hegoaldera irteteko, eta han, leku ederra dago kanpoan jateko edo egoteko; eta beste atetik bordako aparkalekura irteteko.

Logelak goiko solairuan daude, bai logelak bai bainugelak ugariak dira, eta oso ondo apainduta daude. Goiko partean gela handi bat dago, han yoga edo edozer gauza egiteko.

Mokorreko borda mendi hegalean dago, zuhaitz artean, leku harrigarria, baketsua, lasaia, eta zoragarria da, perretxikotan joateko ere ez da txarra izango.

Gelak hartu ondoren mendian ibilaldi txiki bat egin genuen, lekua atsegingarria zen ibilalditxoak egiteko.

mokorreko-borda-002

Goizero, esnatu ondoren, dutxa hartu, gela txukundu eta goizeko zortzi eta erdietan yogaren gelan egoten ginen. Han, Jonek gidatuta, ordu betez egiten genuen yoga. Egunero ikasten genituen yoga ariketa berriak, lasaitzeko, eguna hasteko, energia berreskuratzeko, ederra benetan.

Gosari ona egin ondoren txango bat egiten genuen, lehenengo egunean Biriatura abiatu ginen. Han, parke polit batean, Patxi Perez eta bere taldea dantzatzeko musika jotzen ari ziren eta jende ugari dantzatzen ari zen, batzuk dantzari izandakoak eta besteak dantzan ikasten ari zirenak, adin guztietakoak eta giro harrigarria.

Patxi Perezen taldeak dantzarako euskal musika jotzen du, eta CDa kaleratuta daukate, jota eta arin-arina, Lantzeko zortzikoa, sorgin-dantza, eta abar.

mokorreko-borda-003

Bueltan, Lesaka herria ikusi genuen, tragorik ez zen falta, terraza bat erreka ondoan eta hormaren ondoan dagoen petril horretan Lesakako jaietan dantzariak dantzatzen dira, eta Euskal telebistan erakusten dute.

Kasino izeneko jantoki eta tabernan egon ginen, hango andreak patata-tortilla txapelketa batzuetan txapelduna izandakoa da, eta ospe handia dauka.

mokorreko-borda-004

Bazkaria Mokorreko bordan egin genuen eta atsedena egin ondoren, arratsaldeko bostetan Bagoleko bordara abiatu ginen, Fermin Altzuguren da jabea. Ferminek hango pasadizoak eta istoriotsuak kontatu zizkigun, hango jendea eta bere aitona mugalariak ziren, eta kontakizunak harrigarriak ziren. Galderak eta erantzunak interesgarriak ziren, elkarrizketa ona. Gero bere pottokoak erakutsi zizkigun. Han borda guztietan pottokak izaten dira. Ferminek orain dela urte batzuk Euskadi Irratian saioak egin zituen astrologiari buruz, gizon berezia.

mokorreko-borda-005

Barnetegian garagardo bat edan genuen terraza batean eguneko ekintzak komentatzen, eta hantxe bertan afaldu genuen. Afalondoan txisteak, pasadizoak eta abestiak izan ziren, zeruko izarrak ikusten genituen bitartean.

Astean zehar tailer batzuk egin genituen: lau motatako ogiak (integralak, erdi fina, Brest opilak, eta asterako ogia), sagar-tarta, marmelada-tarta. Flammenkuchen pizza, Napoliko pizzak, eta abar. Jogenek gidatu zituen tailerrak.

mokorreko-borda-006

Jatekoak ere egin genituen: artoen sekretuak, Mexikoko bazkari berezia, aparteko entsaladak, zainzuriak saltsa berdean eta abar egin genituen.

Sendabelarrak-tailerra eta botika berezien tailerra ere egin genuen. Masaje metamorfikoa ere egin genuen, gure ikaskide Lidek gidatuta.

Sendabelarrei buruz informazio eta liburu franko dute. Gero belarrak hartu eta ukendu handi bat egin genuen.

Sukaldean bazkariak edo afariak prestatzen laguntzen genion Jogani, giro oso interesgarria eta alaia sortzen zen eta zenbait joko ere egin genuen.

Txangoak: ugariak, bereziak eta ondo gidatuak. Sarako lezeetara, Lizarrieta portutik joan ginen, nahiz eta eguraldia euritsua izan, bidea zoragarria izan zen, benetan. Bisita gidatuan soinua, argia eta euskara oso interesgarria eta harrigarriak teknologia berriekin. Jose Migel Barandiaren oroimenari eskainitako gunea erakutsi ziguten.

mokorreko-borda-007

Bertizko natur parkea ere ikusi genuen, merezi zuen ikustea.

Etxalarko herrian Patxiku Irizarri izan zen gidaria. Hasi orduko ikusi genuen lehenengo etxea, Euskaltzaindiaren lehen partaideetako bat izandako abade batena izan zen; gero, etxeak, 1375eko gurutzeria, errotonda batean zainduta, eliza, hilobiak, udaletxea, frontoia, errotak eta abar erakutsi zizkigun.

mokorreko-borda-008

Arratsaldean Patxikurekin amaitu ondoren Larrauta Bordara joan ginen, Etxalar gainean dago, eta han Lander bizi da, txalaparta-jolea, gizon berezia.
Gure taldeko Silbiarekin txalaparta-kontzertu bat eskaini zigun, ez bakarrik zurezkoarekin, baizik eta burdinazkoarekin ere. Neuk ez nuen inoiz burdinazkorik entzun.

mokorreko-borda-009

Bera herrian gidaria Josu Goia izan zen. 1638. urtean, herri osoa erre egin zuen Saint-Simonen armadak, horregatik herriko etxe guztiak berriak dira, goiko parteak batez ere, armarri ugari dago, ia-ia etxe guztietan.

Isidro Fanaga beratarrak Milango Eskalan abestu zuen eta mundu osoan zehar ibili zen abesten. Barojaren sendia hango etxe eder batean bizi zela eta beti herriaren alde ibiltzen zela azaldu zigun.

mokorreko-borda-010

Herriaren erdian kapera txiki bat dago, han gurutze berezia mugalari batek ekarritakoa. Bertan Kristo gurutziltzatua dago. Herri hauetan indianoen etxe ugari dago, Beran ere.
Josuk bere etxea erakutsi zigun, hainbeste eskultura ditu pagokiz, lizarkiz, ezpelkiz, harizkiz, hormigoiz, beirez eta altzairu bereziz egindakoak.
Herri osoa ikusi eta gero herriko elizara abiatu ginen, eta bertan organo-kontzertu ederra eskaini zigun.

mokorreko-borda-011

Oiartzun herrian, Xabier Iguaranen estudioan landare-tailer bat egin genuen, Xabierrek gidatuta. Oso gizon jatorra eta euskara irakaslea. Sendabelarrei buruzko liburua idatzita dauka “Zilarrezko aitzurra”, herriko amonen laguntzaz eginda, eta amonen artilezko jantzien erakusketa harigarria dauka estudioan. Tailerra amaitu ondoren, eguneroko menua bazkaltzera joan ginen elkarrekin hango jantoki batera, bazkarian berbaldi interesgarria eta entretenitua izan genuen.

mokorreko-borda-012

Handik Lesakara abiatu ginen, bide berezi batetik Done Anton urtegira heldu ginen, baseliza txiki bat dago han, kuluxkada ere egin genuen.

mokorreko-borda-013

Portua igo eta gero, Aita Donostia musikari eta Oteizaren monumentuak ikusi genituen, oso leku polita.
Lesakara heldu ondoren Arantzara abiatu ginen, han San Joan Xarren koba, eskultura, aldare eta iturria ikusi genituen, leku harrigarria.

mokorreko-borda-014

Herri guztietan gidari bereziak gure zain zeuden, eta herri historia argitu ziguten.

Barnetegi honetan ez dago eskolarik, euskaraz bizitzea da helburua, eta hitz egiten dugun bitartean gure akatsak zuzentzeko adi dago beti Jone.

Abuztuko Barnetegian bi irakasle edo lagunak, falta izan ziren, Leire Saitua abeslaria eta Josone Mikeltorena biak Auzolan taldekoak dira.

Barnetegi honetan familiako taldeak ere izaten dira asteburua pasatzen, hilero.

mokorreko-borda-015

Jone Arrospide gipuzkoarra eta Jongen alemaniarra dira arduradunak. Lagun ugari joaten dira Mokorreko bordara laguntza ematera. Ostegunean Kepa agertu zen lan batzuk egiteko edo hobeto esanda laguntzeko, gero gurekin bazkaldu, afaldu eta euskal giroa bizi.

Gure berbalagun taldeko batek askotan esaten dit baserri batera joan behar garela, baserriko jendearekin euskaraz hitz egitera. Mintzapraktika barnetegia hau da, ondo antolatuta. Mintzapraktika barnetegian, egunero gauza arruntak egin genituen, ondo jan, euskaldun giro alaian, entretenituak, baita atsegina ere, familian bezala egon ginen.
Euskara ikastea, ondo pasatzea, lagunak egitea, eta euskaraz bizitzea barnetegiaren helburuak dira; eta hori lortu genuen. Ez dakit asko ikasi nuen ala ez, baina ondo pasa nuela, lagun berriak egin nituela, jende eta herri bereziak ezagutu nituela argi dago niretzat, bederatzi egun izan arren, oso arin joan zitzaizkidan egunak.

mokorreko-borda-016

Mintzapraktika barnetegiko arduradunei eskerrak eman nahi dizkiet, lehenenik mintzapraktika barnetegia sortzeagatik; eta bigarrenik, oso ondo tratatu gintuztelako, mintzapraktika barnetegia ondo pentsatuta eta ondo antolatuta daudelako eta jarraitu beharko dutelako.

mokorreko-borda-017

Ikasle bat.
Joserra Onandia.