Yoga ikastaroa euskaraz San Nikolas ikastolan

Yoga ikastaroa euskaraz San Nikolas ikastolan

Urriaren 5ean, astelehena, yoga ikastaroa hasiko da Algortan, astelehen eta eguaztenetan, 19.30etik 21:00etara, ekainaren amaiera arte. Hasier Rekondo irakasleak gidatzen duen taldeak 12 urte beteko ditu aurten, eta bertan hasiberri zein esperientzia dutenentzat dago lekua.

Parte hartzeko informazioa:

Urritik ekainera bitartean

Noiz: astelehen eta eguaztenetan
Ordutegia: 19:30 – 21:00
Non: San Nikolas ikastolako haur-hezkuntzako lonjan (Algortan)
Prezioa: hilean 32 € / 27 € Berbalagun, sOrtuetako kide, Bizarra Lepoaneko bazkide eta San Nikolas ikastolako kideek.
Eraman beharrekoak: esterilla eta manta bat
Izena emateko: 619 935 541 / egizugetxo@gmail.com

(Urriaren 5, 7 eta 14an klaseak Aldai Patronatuan izango dira, Karitate kalea 1, behea, Algorta)
Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da 3 hilabetetik behin, norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa 3035 0067 66 0670062588.

Animatu, eman izena eta om shanti 🙂