Bizikletaz ibiltzeko gogoz hasi dugu ikasturtea, urriaren 3an Getxotik irten eta Gernika aldera joango gara, gaua bertan pasa eta igandean Urdaibain ibili eta gero etxerako buelta egingo dugu. Ibiltzeko gogoaren arabera eta posible duzun denboraren arabera hauexek lagunarteko zein familiarteko planak:
– Bizikletaz Getxotik Gernikara, gaua bertan pasa edota trenez buelta zapatuan bertan.
– Igandean Urdaibai inguruetan ibilaldia eta buelta etxera
– Familientzako plana ere proposatzen dizuegu, trenez edo kotxez Gernikara eta Forutik Busturira bizikletaz ibili, Madariaga biodibertsitatearen zentroan bisita…
Helduen eta familien taldekoak Gernikako aterpetxean geratuko gara, asmoa da afaria eta igandeko gosaria elkarrekin egitea, beste planak taldean erabakiko dira.
Gernikako aterpean afaria, gaua eta gosaria izango ditugu, maindireak eta mantak bertan egongo dira, geuk toalla eraman behar dugu. Prezioak honakoak dira:
HELDUAK 25€
UMEAK: familia bereko 1. UMEA 18,75€ | 2. UMEA 12,50€ | 3. UMEA DOAN
Zer? Animatuko zara? Ekainean antzeko esperientzia bizi genuen Vasco-Navarro trenbidearen bide berdean, Gasteiz inguruetan, eta primeran pasa genuen.
Informazio gehiagorako: egizugetxo@gmail.com, 644 277 155 edota bizikleta-taldekoon posta-zerrendan izena eman dezakezu, taldeko erabakietan parte hartzeko, zalantzak argitzeko…
Leave A Comment