30127831305_25aece49a2_z

Aurreko astean irratian egon ginen moduan, oraingoan telebistan egon gara. Astelehenean Ahoz-Aho saioan egon ginen Ilaski Serranorekin Berbalagun kanpainari zabalkundea ematen. Honetarako getxoko bi berbalagun animatu ziren, Victoria Bengoa eta Ana Ramos. Sekulako maila erakutsiz “Tertulianoen” galderak erantzun zituzten eta berbalagunen familia zertan datzan ondo azaldu zuten.

Eskerrak eman saiora gonbidatu gintuztenoi eta gure bi berbalgun finei, nola ez!

Hemen eguneko elkarrizketa: