Gabriel Aresti BioGrafikoa

Gabriel Aresti BioGrafikoa

Atzo, irailak 29, hasiera eman genion ikasturte berriari Uribe Kostako Irakurzaleen TXokoan. Adur Larrea gurera gonbidatu genuen Gabriel Aresti BioGrafikoa eleberri grafikoaz berba egiteko. Hamar lagun bildu ginen Gabriel Arestiren bizitza hobetu ezagutzeko eta pertsonaia baino pertsona ezagutzeko aukera izan genuen.

Eskerrik asko Adur gurera etorri izanagatik eta gure liburuak marrazki ederrekin apaintzeagatik 🙂

 

UKITX: Adur Larrea, Gabriel Aresti BioGrafikoa

Hurrengo hitzordua:

  • Bea Salaberri “Baionak ez daki” urriak 27, osteguna, 19:30ean. Algortako Torrene Aretoan.