Yoga-ikastaroa euskaraz!

Kurtso hasierarekin batera Yoga ikastaroaren hasiera, nola ez! Aurten ere, gure betiko irakaslea Hasier Rekondo, San Nikolas ikastolan izango dugu eskolak ematen. Ikastaroa hasiberrientzat zein maila erdikoentzat bideratuta dago.

Ikastaroa urriaren 2an hasiko da, Algortako Aldai patronatuan (Karitate kalea 1, behea).

Iraila osoan zehar izena emateko aukera izango duzue, beraz, denborarik ez galdu eta email bat bidali egizugetxo@gmail.com helbidera eta zure plaza erreserbatu.

Lehenengo eskola urriaren 2an izango da.

Noiz: astelehen eta eguaztenetan
Ordutegia: 19:30 – 21:00
Non:  Aldai patronatua (Algorta)
Prezioa: hilean 32 € / 27 € Berbalagun edo mintzakuadrilletako kideak, sOrtuetako kide, Bizarra Lepoaneko bazkide eta San Nikolas ikastolako kideek.
Eraman beharrekoak: esterilla eta manta bat
Izena emateko: 619 935 541 / egizugetxo@gmail.com

Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da 3 hilabetetik behin, norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa 3035 0067 66 0670062588.

Animatu, eman izena eta om shanti ?