Hilero bezala, hirugarren zapatuan, Getxoko berbalagunok mendira joango gara. Datorren 21ean Gorbeiako Parke Naturaleko Itxinara joango gara. Orozkoko Urigoiti igaro, Egalasaburuko zelaietatik gora, Atxulaorko begia zeharkatu, Mari jainkosaren bizileku izandako Supelegor kobazulora iristeko ibilbidea burutuko dugu.
Betiko moduan, Algortako Telletxe plaza aurreko parkinean geratuko gara, 8:30etan. Animatu zaitez!
Kartela jaitsi nahi baduzu: [*]
Jo, ez nekien blog bat zeneukala.
Damolat!
😀
Aupa Haltz,
blog hau hastapenetan da, poliki poliki hasiko gara denon artean hobetzen, elikatzen. Irteeren berri eman eta zuk egindako argazki onak igotzen, adibidez…
Konturatu zara kartelean argazkiaren ondoan kreditoak ipini ditudala? begiratu ondo 8)
http://static.flickr.com/36/86166101_cd7307af2a_b.jpg
Donejakue bideari buruz idatzi zenuena gainetik irakurri dut, oso polita! Aber euskaraz idazten animatzen zaren!
Gero arte!