Atzo goizean Fadurako kiroldegitik atera eta Arratiako bailarako Arteara joan ginen, Gorbeia Parke Naturaleko Pagomakurrera.
Lainoa zegoen, bidetik lokatza espero eta topatu ere egin genuen.
Larretatik gora ibilbide laburrean ostarteak hasi ziren agertzen. Atxulaorreko begirainoko aldapa laburrean kantari ibili ziren batzuk.
Eguzkitan geldialditxoa eta aurrera jarraitu genuen… Mariren etxeraino
Ibilbideko argazki gehiago ikusi nahi izanez gero hona hemen linka: http://www.flickr.com/photos/egizu
Leave A Comment