Eski Ikastaroa Somporten!
Eskiatzea gustoko baduzu, ez duzu aukera galduko. Inoiz ez baduzu egin animatu eta hasiberrientzako taldean lekua izango duzu. Martxoaren 10etik 12ra arte (asteburu pasa) Jacara goaz, Somporteko estaziora, urtero bezala.
Bizarra Lepoaneko bazkide zein Getxoko berbalagunok 100€ pagatuko ditugu eta 125€ besteek. Kopuru horren barruan hauxe sartzen da: autobusa, egonaldia (Oroel Apartahotelean, Jacan), bi gosari, larunbateko afaria, forfaitak, 2 orduko ikastaroa euskaraz egunero, ekipo osoko alokairua eta asegurua.
Honetarako izena emateko epea zabalik dago martxoaren 2ra arte. Gu kontaktatzeko, astean zehar 18:00etatik 21:00etara zenbaki honetan 605739916 topatuko gaituzu. Blogean ere erantzunetan izena eman dezakezu edo duzun zalantza galdetu.