eskerrik asko zaldi ero

Simonek eskailera bat zeraman besapean. Eskuan poltsa bi. Gur eskuak patriketan zihoan, eta mahoizko prakak zituen. Bizarra ere bai. Pinu artera sartzen ari ziren Gur eta Simon. Pinuak beltz zeuden gauarekin.
-Badakizu ez daukadala karnetik, Simon?
-Ze karnet?
-Karneta. Mundu guztiak daukana.
-Inposiblea da hori, Gur; mundu guztiak dauka karneta.
a
-Nik ez. Eta erregistroan ere ez nago. Erregistro zibilean ez dago nire jaiotzako dokumenturik. Galdetu erregistroan. Ez naiz jaio, Simon. Neu izango naiz munduan jaio ez den pertsona bakarra.
..+..

Uribe Kostako irakurzalearen txokoa berriro martxan ipini eta Unai lehena gonbidatu dugu, VREDAMAN, bere azkeneko nobelari buruz berba egiteko. Hil honen 29an, arrastiko 20:00etan, Aldai Patronatuan lotuko gara. Karitate kalea, 1 sotoan, liburutegia dugun gelan.
Saretik saltseatzen ibili eta euskal literaturari buruzko gune hau gustatu zaigu. Zuk topatzen duzuna gomendatu nahi badiguzu, behean erantzun botoia sakatuta gunea topako duzu, anima zaitez!