Vredamanen lau istorioak, pertsonaiak, izenak, izanak ikusteko, irudikatzeko gunea. Ederra atzoko giroa, hirurogei bat lagun bildu ginen, herrian profeta edo baden Unairi entzuteko, beragaz konpartitzeko liburua irakurtzean sentiarazi diguna (Nahikarik hobeto azaltzen digu bere bitakoran).
+ + + +

+ + + +
Uribe kostako irakurzalearen txokoa berriro martxan! Eskerrik asko, Unai eta parte hartu duzuen guztioi! Hurrengo hitzordua apirilaren 27an daukagu, Laura Mintegi Ecce homo bere azken nobelaz berba egiteko gonbidatuko dugu, leku berean, ordu berean. Ordura arte literaturzale!

Argazki gehiago ikusi nahi badituzu, EGIZUren argazki txokoan: http://www.flickr.com/photos/egizu