Aurreko hilaren 18an Txindokira joateko hitzordua ipinita genuen, iazko irailetik. Bizkaiko berbalagunekin Gipuzkoara egun pasa egitera egun berean joatea egokitu zitzaigunez data aldatzea erabaki genuen, “Larrunarrira apirilaren 1ean!” bozkatu genuen Dimako frontoiaren ondoan, Baltzolako kobetara joan ginenean.

Atzoko eguna ederra izan zen, eguralditik hasita. Pena zenbait berbalagunek azterketa izan zutela, hurrengoan fijo animatuko direla!

Bertan egindako argazkiak hementxe dituzu: (+) txindokira karpetan sartuta. Zuk egindakoak gehitu nahi badituzu, esan eta nola egin behar den komentatuko dugu. Inprimatzeko argazkirik nahi izanez gero, eskatu eta handiago bidaliko dizugu.

Apirilaren 22an ez egin bestelako planik, Palomares mendira joango garelako Arabako hegoaldean. Ondo segi eta ANIMATU ZAITEZ!