Donostialdeko gehienak danborrarekin parrandan aritu bitartean guk goiz pasa egingo dugu Jaizkibelen, ohi baino lasaiago topatuko dugu bidea? Ikusi egin behar. Pasai Donibanetik hasiko dugu ibilbidea.

jaizkibel

Algortatik 9:00etan aterako gara, betiko moduan Telletxe aurreko parkinetik, metro plazan. Kotxeetan joango garenez lehenbailehen abisatu denon artean koordinatzeko. Bazkaria etxetik eramango dugu. Kafea bertan hartu eta etxera arratsalderako.

Animatzen joateko link interesgarri batzuk dituzue hemen:
+ Jaizkibel bizirik web gunea hemen.
+ Jaizkibel goitik ikusita tagzanian.
+ Mendi ibilbidea luberri web gunean.