Bertsolaritza gustatzen bazaizu eta uste baduzu Algortako Bertsolari Eskola handiegi geratzen zaizula hau da zuretzako ikastaroa. Neurri ezberdinak, errimak, doinuak, koplak eta bertsoak zelan sortu ikasiko dugu Josu Landetagaz. Martitzenetan, 20:30etatik 22:00etara urtarrilaren 30etik hasita apirilaren 3ra arte. Aldai Patronatuko lokalean Karitate kaleko 1go zenbakian lotuko gara. Prezioa: 25 € (20 € berbalagun edo Bizarra Lepoan euskara elkarteko bazkide bazara). Informazio gehiagorako: 619935541 telefonoan edo gure posta elektronikoan: egizugetxo@yahoo.com.

Bertsolaritzari buruzko link interesgarriak:

Algortako Bertsolari Eskola: http://www.albegetxo.net/

Bertsozale Elkartea: http://www.bertsozale.com/

Bertsoa.com Bertso plaza digitala: http://www.bertsoa.com/

Euskal Bertso eta Olerkien hemeroteka: http://urkiza.armiarma.com/