Jaizkibeleko ibilbidea guk uste baino gogorragoa izan zen, dena den indar guztiak ez genituen egun horretan gastatu. Isilik egon gara, baina ez geldirik. Proposamenak baditugu, betiko lez, ea gustokoak dituzuen eta animatzen zareten. Hotza eta neguaren kontra: MUGIMENDUA!

Bertsolaritza
Bertsoak gustatuz gero "Bertsolaritza zerotik hasita" ikastaroa zuretzat da. Link honetan informazio guztia duzu: http://www.blogari.net/egizu/2007/01/29/bertsolaritza

euskal jolasak
Getxoko gurasoentzat ikastaro berria martxan SENDI Proiektuaren eskutik. Web gunea bisitatu eta bertan informazio guztia topatuko duzue: http://www.blogari.net/sendi/2007/01/30/jolasak_otsailean

Sante Ageda ALBEkoekaz
Urtero moduan, otsailaren 4an Santa Ageda bezpera Euskal Herrian, Getxoko Berbalagunok ALBEkoekin kantatzera aterako gara. Horretarako egun osoko plan ederra prestatu dugu: 14:00etan Aldai Patronatuan geratu, poteoa, 15:00etan Piper´s Tabernan bazkaria (bertan eman behar da izena 14,50 euroren truke) eta horren ostean 18:30etan berriro Aldai Patronatutik aterako gara kantatzera, koplarien artean. Iazko irudiak eta kronika ikusi nahi badituzue link honetan: http://www.blogari.net/egizu/2006/02/06/zelan_santa_agedan Gaur entsaioa dugu 20:30etan Aldai Patronatuan, anima zaitez eta ondo etorri taldera!

Datozen astetarako hauxe aurreikusten duguna:
Otsailaren 17an meatzaldera joango gara egun pasa, martxoaren 3an Sagardotegira (Astigarragako Gurutzeta) Santutxu eta Deustuko berbalagunekin, martxoaren 10-11an Jakara eski ikastarora, eta abar… Egunok ondo gorde agendan eta laster arte!