Urtarrilaren 20an, Pasai Donibane ezagutu eta berrezagutu genuen. Eguraldi paregabea, eguzkia eta tenperatura perfektoa Jaizkibelera igotzeko. Bista zoragarriak, itsasoa, harriak, labarrak, larreak, zaldiak, ardiak, Txingudiko badia, Hendaia, Irun… Paseotxua izan behar zena paseoa izan zen, giro ederrean penarik ez. Guadalupeko amaren ermitaren ondoan bazkaria eta bazkalostekoa. Hementxe Josuk egindako argazki batzuk, denak nahi dituenak eska ditzala! Zoazte hankak eta giharrak prestatzen meatzaldera joateko hile honetan.
Pasaiako herritik datoz berbalagunak…
Egizu Getxo Euskaldun elkartea2007-02-02T21:22:04+01:002007-02-02|berbalagunok, irteerak, mendi irteerak|0 Comments
Leave A Comment