Iraupen eski asteburua antolatzen ari gara, urtero moduan kirola euskaraz egin nahi dugulako. Getxotik aterako gara martxoaren 9an, arrastiko 18:00etan. Autobusez Jakara, Oroel hotelera joango gara. Zapatu eta domeka goizean Sonporteko estazioan bi orduko ikastaroa izango dugu monitore batekin, hasiberriontzat talde bat eta bestea eskarmentua dutenentzat. Pistetatik ibili, nekatu, elkarrekin afaldu eta gero Jakako alde zaharretik ibiliko gara, ez oso berandura arte 😉

Iraupen eskia egiteko gogoz bazabiltzate, badakizue, martxoaren 2ra arte epea zabalik dago izena emateko!

Iraupen eski asteburua
Prezioa: 125 € / 100 € Berbalagun zein Bizarra Lepoaneko bazkideentzat
Horren barne: autobusa, egonaldia Oroel hotelean (3 eta 4 laguneko geletan), bi goasri, zapatuko afaria, forfaitak, 2 orduko ikastaroa euskaraz egunero, ekipo osoko alokairua eta asegurua.
Izen emate epea: Martxoaren 2ra arte zabalik.
619 935 541 & 94 491 4357
egizugetxo@yahoo.com