Badator ikasturte honetako SENDIren azken ikastaroa: Ipuinak euskaraz umeei nola kontatu, guraso eta hezitzaileentzat. Antton Irusta irakasle eta ipuin kontalariaren eskutik bi saiotan banatuta helduek teoria eta praktika ikasiko dute ipuingintza lantzeko. Aita, ama, aitite, amama, irakasle, begirale edo umeekin egoten den edonorentzat ezin aproposagoa! SENDIren ekintzetan ohikoa den bezala begirale zerbitzua egongo da. Animatu eta parte hartu.

ipuinak umeei nola kontatu

Informazioa:
Datak: apirilak 24 eta 26, astearte eta ostegun
Tokia: Algortako Villamonteko liburutegia
Ordutegia: 17:30 – 19:00
Matrikula: 10 €
Izena emateko epea: Apirilaren 23ra arte
Nola: 94 491 43 57 edo 685 73 29 63 (Lander) edo sendigetxo@yahoo.com