Uda badoa eta gu bagatoz. Aste hauetako atsedenaren ostean gutxi barru prest izango dugu kurtso berrirako programa. Horretarako, beti bezala, zuen ekarpenak behar ditugu. Nora joan nahi duzue aurten? Mendiak, irteera kulturalak, jaiak, asteburu pasak… Zein kirol egin nahi duzue euskaraz? Bizikleta, yoga, aerobik, irristaketa, mendia… Nor edo nortzuk gonbidatuko ditugu aurten? Hitzaldiak, diaporamak, ipuin kontalariak, tailerrak… Taldera joateko gogoz? Iazko ezagunak ikusi, lagun berriak egin, berriro martxan gabiltza!
Berbalagunen artean batzuk euskaraz bizi gara, baina gehiengoak ez dauka aukera handirik egunerokoan euskaraz egiteko, eta hori da, hain zuzen gure helburua, une berriak, espazio berriak zabaltzea. Harreman sare berriak sortu behar ditugu euskaldunok, astean ordubeteko konpromisoaren bitartez asko eman eta jaso dezakegu, leiho asko zabaldu.
Getxoko euskaldunak, beraz, denok gonbidatuta zaudete Berbalagunan parte hartzera, erabiltzea gure esku dago hein handi batean. Aukerak aprobetxatu, sortu eta bultzatu. Ondo etorri!
Biiieeeeennn!!! Ba zen ordua ya 😀
Berbalaguna naiz ta aurten ere parte hartu nahi dut.Erromon bizi naiz ta asteazkenak dira egun onak biltzeko, Mendira joateko bebai prest nago.