Abenduaren 15ean Aramaio aldera joango gara, Orisol mendira. Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa elkartzen diren lekuan. Bista ederrak omen daude bertatik, Arabako lautada, Anboto eta durangaldea, Udalaitz. Bertako irudiak hemen topako dituzue, ibilbidearen nondik norakoak, betiko moduan, Euskal Mendiak web gunean.
Animatu eta hasi izena ematen. Josu Esnaolak oraingoan ere gidatuko gaitu.
Orduan Jaingoikuak konfesatuta har gaitzala 😀
et, et, et! Josu oso gidari ona da, apur bat “ahuntza” batere sasoiko ez gaudenontzat baina hari esker ezagutu ditugu paraje ederrak (Gorosteta, adibidez). Dena den, esan digute oso ibilbide erraza izango dela, aproposa tripalagunontzat!
EGIZUk kronistak behar ditu!!!Argazkilari profesionalak lortu ostean… Zuotako norbait animatzen bada, idatzi ahal duzue Orisoleko kronika eta blogean argitaratuko dugu. Ez dadila izan oso luzea! Animatu eta idatzi!
Ni joango naiz. Gainera eguraldi ona iragarri dute (baina hotza).
Abisatu ordutegia eta geraleku