Amaitu berri dira SENDIren otsaileko jarduerak eta, egia esanda, oso pozik geratu gara. Txokolate tailerrean, Ainhoaren eskutik, kirikiño ezin gozoagoak prestatu genituen Itxas Argiakoen txokoan. San Nikolas ikastolan sagar erreak prestatzen irakatsi ziguten Xabik eta Iñakik. Bidebitarte txokoan (Mila esker Jose Ramón!) forma ezberdinetako pizza ederrak prestatu genituen gure 2 sukaldariekin. Dantzan ibili ginen 3 ostiraletan San Nikolasen Itxas Argiako 2 irakasleekin, eskerrik asko Maider eta Nahia. Eskiatzen ikasi genuen Somporten asteburu zoragarri batean Tolosako Iñaki eta Olatzen eskutik. Luisi esker orain badakigu musika sortzen intxaurrak eta jogurt poteak erabilita Andra Marin eta ondo baino hobeto amaitzeko, Musika jaialdia egin genuen Bizkaiko Xirula Mirulakoekin Romoko ikastetxean.

  

  

Mila esker denoi eta maiatzean tailer eta ekintza gehiago!