Ba, ematen dute abizenen bat, Soroeta, Zabaleta, Kerejeta edo Zelaieta bezalakoak, edo agian toponimoren bat, Areeta bat baldin badago, zergatik ez Agujeta auzoa?. Nola azalduko zeniokete La Panpako lautada zabaletatik datorren norbaiti zer diren agujetak? Pentsa ezazu, oso erraza da, adibidez EGIZU elkarteak lortu zuen otsailaren 16an. Nola? Ba, igo eta gora egun osoan Aratz mendian pasa eta gero, argentinar eta urugaitarrek badakite orain agujeta ez dela Areetako kale bat, edo Araian bizi den baserritar bat, baizik eta hanketan duzun izugarrizko mina mendian ibiltzeagatik. Ikasteko modu gogorra, baina merezi du ezagututako pertsona zein parajeengatik, esate baterako San Adrian tunela eta erromatarren bidea. Gainera, elurra ere ikusteko aukera izan genuen. Dudarik gabe, hurrengorako, ondo pasatzeko joan behar duzu mendira Algortako berbalagunekin, baita Agujeta familia osoarekin ere.
Verónica Domingo Mar del Platakoak Aratzeko II kronika idatzi du (eskerrik asko Vero!). Denok gonbidatuta zaudete martxoan egingo dugun irteerara. Askoz suabeagoa da ibilbidea, ea agujetarik ez dugun izaten!
Oiz (1026m) mendia | Martxoaren 15ean, zapatuan | 9:00etan Telletxeko parkinetik aterata
Etortzekoa bazara deitu (619 935 541) edo idatzi egizugetxo@yahoo.com
Leave A Comment