Baten batek duda izan zezakeen, baina Somporten zelan ibili ginen ikusita… eskiatzen onenak garela esan dezakegu. Talde handia joan ginen, gazteak, umeak, gurasoak, eta denentzat ondo pasatzeko aukera.

Eskerrik asko gure irakasleei, Olatz eta Iñakiri, onenak zarete eta datorren urtean berriro elkartuko gara! Argazki albumean gutako batzuen argazkiak ipini ditugu: Josebarenak, Ainhoarenak, Anarenak, Lander eta Roziorenak, ea zuetako gehiagok bidaltzen dituzuen.