Udaberrian kalean gehiago ibiltzen gara, etxetik atera nahi izaten dugu, denbora hobeto aprobetxatu, gustuko gauzetan aisialdiaz gozatu, eta horixe da proposatzen dizueguna. Hizkuntza erabili, lagun berriak egin, euskara ikasleak lagundu eta kirolaz euskaraz gozatu, hauek dira "udaberrian berbalaguna" kanpainaren leloak.

 

Apirilaren 15era arte duzue epea izena emateko, talde berriak sortuko ditugu, adinaren eta denbora librearen arabera, astean ordubetez kafetxo bat hartu, paseatzera atera, frontoian aritu… norberak nahiago duena. Gaur egun 180 lagun gabiltza 24 taldetan. Berbalaguna proiektua EGIZUren oinarria da, erabilera sustatzeko martxan jarri genuen orain dela 8 urte. Familia handitzen ari da eta gero eta gehiago gara, zeu ere animatu!

Telefonoz 616 885 165 zein posta elektronikoz egizugetxo@yahoo.com.