Pasa den martxoaren 15ean, EGIZUren mendi taldekoak Oiz mendira igo ginen. Nahiz eta eguraldi-iragarpenak euria egingo zuela esan, azkenean eguzkia irten eta Oiz mendira abiatu ginen.
Batzuek mendira heltzeko hain gogo handia zeukaten ezen taldea ia despistatu zuten baina Trabakuan guztiok bildu ginen. Orduan, Oiz mendiaren tontorrerantz abiatu ginen. Aldapak igotzean arropa soberan geneukala uste genuen bero handia zegoen eta. Baina aldapak amaitu ondoren haize hotza jotzen hasi zen. Eta… han zeuden erraldoiak, energia eolikoa egiten duten haize-errotak. Handik Urdaibai, Mundaka, Durangaldea,…ikusten genituen. Irudia izugarri polita zen. Oiz mendiari Bizkaiko begiratokia esaten zaio. Hala ere, bidea jarraitu genuen eta, bapatean, zaparrada handi bat hasi zen eta etxetxo baten ondoan aterpea bilatu genuen. Batzuek hamaiketako egitea ideia ona izango zela pentsatu genuen, beste batzuek, ordea, bazkaria. Egia esateko, gehienak.
Ordu erdi beranduago, indarrak berrituta eta eguzkiarekin tontorreraino igotzea erabaki genuen. Tontorrera igotzean lainoa sartzen hasi zen, beraz, heldu ginenerako ezin izan genuen ezer ikusi, haize-errotatik lainoa pasatzen bakarrik. Baina, hori ezin dugu egunero ikusi eta merezi zuen. Izugarri polita zen.
Zoritxarrez, itzuli behar genuen. Eta aparkaleku ondoan zegoen tabernan zerbait hartu genuen eta kotxeak hartzerakoan berriro euria egiten hasi zen. Hala ere, egun gogoangarria izan zen. Hurrengo irteeran zeuk ere ezagut ditzakezu Euskadiko mendiak giro ezin hobean.
(Araceli Aginagarena da testua eta Mikel Mtz de Osabarenak argazkiak, eskerrik asko bioi!)
Leave A Comment