[ ; – ] k l i s k a . 007
DATORRENA ::: Urpekaritza ibilbidea
DATORRENA ::: Magia
AGENDA ::: APIRILA + MAIATZAELKARRIZKETA ::: Ander Egiluz + Bakarrizketa ispiluari begiraIRITZIA ::: Toponimia gazteentzat, gure historia euskaraz + Zaloa Lopez de MunainEUSKARAZ BIZI ::: sustatu.com
:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
color=”#cc6600″>Urpekaritza ibilbidea
BIZKAIKO KOSTALDERA ERAMANGO ditugu 9 eta 16 urte bitarteko gazteak, maiatzaren 24an, urpekaritza egitera. Itsaso bazterrean kayak hartu eta itsasoan murgilduko gara bertako bizitza ezagutzera. Izena emateko epea apirilaren 21etik 30era izango da. Beti bezala, prezio bi egongo dira, bazkideentzat 25€ eta bazkide ez direnentzat 35€. Izena emateko, gure kontu korrontean ingresoa egin ostean (Euskadiko Kutxa 3035 0108 06 1081032766) agiriarekin eta osakidetzako txartelaren fotokopiarekin bulegora etorri behar zarete (Karitatea 1, 10. bulegoa) eta bertan izen emate orria bete. Dzanga! ¤
:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
NEGUAREN LOALDI IXILA udaberriaren bizitasun zalapartatsuan eraldatzea magia kontua da. Eta EGIZUn, urtaroen jokoari omenalditxo bat egite aldera, hiru magia saio antolatu ditugu Maiatzerako. Getxoztarra den Tor Magoak bere ilusio munduko ateak zabalduko dizkigu txiki, gazte zein zaharroi, dibertigarria eta partehartzailea den saio batekin. Hauexek dira ordutegiak: Maiatzaren 13an, goizeko 10:15etan Algortako Pipper's tabernan eta arratsaldeko 17:00etan, Romoko Santa Eugenia Kultur Etxean. Eta Maiatzaren 14.ean, arratsaldeko 20:00etan, Algortako Aldai Patronatuan. Anima zaitezte! ¤
:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
AGENDA ::: APIRILA + MAIATZA
Apirilak 12 ¤ Bizikleta irteera Barakaldo-Galdames-Barakaldo. Telletxen 8:00etan geratu gara. (619 935 541)
Apirilak 14 ¤ Txalapartari buruzko hitzaldia UKTEST elkartearen eskutik. 9:00 & 10:30ean Andres Isasin, 16:30ean Santa Eugenian eta 20:00etan Aldain.
Apirilak 15 ¤ Udaberriko Berbalagunan izena emateko azken eguna: 616 885 165 edota egizugetxo@gmail.com.
Apirilak 26 ¤ Berbalagunen mendi irteera Tologorrira, 8:30ean Telletxen. (619 935 541)
Maiatzak 13/14 ¤ Magia saioak Tor Magoarekin. Hilaren 13an 10:15ean Pippers tabernan, 17:00etan Santa Eugenian. Hilaren 14an 20:00etan Aldai Patronatuan.
Maiatzak 17 ¤ Berbalagunen mendi irteera Kolitzara, 8:30ean Telletxen. (619 935 541)
Maiatzak 24-25 ¤ Berbalagunen asteburu pasa: Zugarramurdi Sara ibilbidea eta kobetara bisita.
:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
ELKARRIZKETA :::
Ander Egiluz Berbalaguna egitasmoko arduraduna
Bakarrizketa ispiluari begira
Ispilu batera begiratzen nuenean kazetari bat ikusten nuen, baina gaur, igogailuko ispiluan, Berbalagun bat aurkitu dut. Eta berba egin dugu; euskaraz, noski.
* Berbalagun arduradun berria zara!
Bai, duela bi hilabete, gutxi gora-behera… Baina aspaldi nenbilen EGIZUk antolatutako ekintzen inguruan, satelite baten antzera. Kliska jasotzen nuen, literatur txokoaren berri nuen…
* Bo, bo! EGIZU, Kliska, ekintzak… zer da hori guztia?!
Tira, EGIZU Getxoko elkarte bat da. Bertan, Bizarra Lepoan Euskara Elkartea eta Getxoko hiru euskaltegiak daude sartuta: AEKkoa, Udal Euskaltegia eta Jose Antonio Agirre. Eta Kliska, EGIZUren proiektuetariko bat da, beste laurekin batera: SENDI, Irakurzaleen Txokoa, Kirola Euskaraz eta Berbalaguna.
* Badituzue proiektuak, eh!?
Bai, baina funtsean guztiekin lortu nahi dugu gauza bera; euskra erabili ahal izatea. Euskara eguneroko bizitzan sartu gura dugu, eta horretarako proiektuak bizitzako esparru desberdinetara daude zuzenduta. SENDIk, adibidez, familia arteko erlazioak euskalduntzea du helburu; Kirola Euskaraz egitasmoarekin euskara eta kirola batu gura ditugu, Kliska aldizkaritxo informatibo bat da…
* Denetarik egiten duzue euskaraz! Ze ondo!
Bai, horixe da intentzioa; euskara edozertarako erabili ahal izatea…
* Eta Berbalaguna euskaldun-berriei zuzenduta dago, ezta?
Bueno, euskaldun-berriei bakarrik ez! Berbalagunarekin lortu nahi duguna euskara kalera ateratzea da. Tabernetan, zinean, lanean… euskaraz egin ahal izatea. Eta hori euskaldun-zaharrok ere asko eskertzen dugu!
* Bai, hori egia da, euskara ezin dugu nahi beste erabili…
Horretan Euskaltegiko ikasleek asko lagundu ahal digute euskaldun-zaharroi. Euskaldun-berriek ikasi dutena praktikatu gura dute, eta euskaldun-zaharrok euskara egunerokotasunean erabili ahal dugu!
* Ba asko gustatzen zait ideia! Animatuko nauk!
Banekian 😉 [K
l i s k a]
Gatxa da, benetan, euskaldun-zaharrak animatzea! Baina lehen pausoa emanda dago… Ea Kliska-ko euskaldun-zaharrei zuzenduta zerbait idazten dudan… Eta horrelakoetan pentsatzen, igogailutik irten eta Aldai Patronaturantza abiatu naiz.§
:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
IRITZIA :::
Zaloa Lopez de Munain, Bizarra Lepoaneko langilea
Toponimia gazteentzat, gure historia euskaraz
Apirilaren 14tik aurrera Bizarra Lepoan hasiko da toponimia ibilbideak gidatzen Getxoko ikasleentzat eta nire ustez oso gai garrantzitsua eta interesgarria da proiektu horretan hiru gai nagusi uztartzen direlako: euskara, Getxoko historia eta umeak-gazteak.
Euskarari dagokionez, esan behar dugu gure herrian 1.300 toponimo baino gehiago dauzkagula jasota eta gehienak euskaraz direla. Haietako batzuk galtzear zeuden eta beste batzuk oso distortsionatuta zeuden denboraren eta gaztelaniaren eraginaren poderioz. Proiektu honen bitartez espero dugu euskarazko jatorrizko leku izenak berreskuratzen hastea eta ezagutaraztea.
Getxoko historiari dagokionez, argi dago leku izen bakoitzak asko esaten digula bere iraganaz, bere jatorriaz, izan zenaren eta izan ginenaren zati bat da, gaur egunera arte heldu dena eta toponimoei esker hobeto ulertu dezakegu gure historia.
Eta amaitzeko, etorkizuna. Gai hau ume eta gazteei transmititzen badiegu, konturatuko dira aurreko bi gaiak oso lotuta daudela Getxon: euskara eta gure historia; beste modu batera esanda, herri hau betidanik izan dela euskalduna, euskara izan dela hizkuntza nagusia orain dela mende batera arte eta euskararen alde egitea, gurea dena – izan genuena eta kendu zigutena – berreskuratzea dela. Gainera hobeto ulertuko dute lehen nola bizi ginen eta zergatik bizi ginen horrela, zertan sinisten genuen, nolakoak ginen, nondik gatozen eta zein izan den bidea. Hori dena geratzen da islatuta leku izenetan.
Espero dut datozen belaunaldikoek hori dena hobeto ezagutzea, beste askok ez baitugu aukerarik izan. ¤
:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
EUSKARAZ BIZI ::: sustatu.com
Internauta euskaldunok izan genuen lehen bloga da Sustatu. Orain dela zortzi bat urte sortu zen, “profesional euskaldunen komunitatea trinkotzeko ideiarekin” Luistxo Fernandez eibartarraren hitzetan.
Bertan teknologia, kultura eta ekonomiari buruzko albisteak irakurri daitezke. Blog formatuak bizitasuna ematen dio web orriari, irakurleek edozein albisteren ostean bere iritzia plazaratu dezaketelako. Honen inguruan Fernandezek hauxe azaldu du: “Irakurleak informazio eta iritzi sortzaile bihur daitezke, azken finean, nahi duguna berriak eman, eztabaida piztu eta iritziak trukatzea da”. ¤
:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
HARPIDETZA + PARTE HARTU + GU NON?
Bizarra Lepoan eta EGIZU elkarteen lanaren emaitza duzue kliska, e-postaz harpidetzeko hemen: info.kliska@gmail.com
Parte hartu, galdetu, proposatu edo informazio gehiago gura baduzu: 94 491 4357 & 619 935 541. Karitatea 1, sotoa, 10. bulegoa, 48991 Algorta GETXO.
Leave A Comment