Berbalagun bertsozaleak garelako hasi ginen duela 2 urte Algortako bertso eskolan, Josu Landetaren eskutik. Bertsolaritza 0tik hasita izan zen gure lehenengo pausua 2007an, ikasturte honetan, apurka apurka, aurrera joan gara, eta gaur egun esan genezake 0,5era iritsi garela! Ikasturte amaiera guztietan bezala balorazioa eskatu digu Josuk, baina ez nolanahikoa, bertsotan.

 

 

-1-
Urte honetan hau bihurtu da
Bertsoetarako kantxa
Bertso afarian Egañarekin,
Zenbat barre, zenbat dantza.
Zuen umore eta borroka
Klaseetan zenbat txantxa,
Eta oraintxe klasean dugu
Bertsotan hainbat konfiantza.
Nire ustetan zuek zarete
Bertso eskolako esperantza.

-2-
Maiatzan hasi eta
ekainan bukatu
nire ikasturtea
gehio ez da luzatu
sarri askotan klasean
naiz ni libertitu
eta ikastaro hau
bertsotan agurtu.

-3-
Esperantza orain bi urte hasi zen
Ikastaroa hastean
Aurten hamabost saio inguru
Behintzat Josuren ustean
Ni hamarrera fijo ez naiz heldu
Atzera begiratzean
baina prest edukiko nauzue
datorren ikasturtean.

-4-
Ikasturteko azken eguna,
Begiratzen dut atzera.
Gaurkoan Josu etorri zaigu
Balorazioa eskatzera.
Niretzako izan da urte gogorra,
Lanez gainezka, topera,
Baina argi daukat hurrengo urtean
Natorrela zure artean.

-5-
Eduki doguz, bai, saio xelebre
Eta eskolan algara
Aurten nik ez dut bat ere galdu
Etorri naiz,bai, gustora.
Jarraitzeko asmoa hori fijo
Urrian, ai, beharbada,
Eskerrik asko Josu, ze zure
Pazientzia handia izan da.

-6-
Gure Josuk gaur eskatu digu
Kurtso balorazioa,
Ez da erraza hori bertsotan
Ez dut inspirazioa,
Duela bi urte egin genuen
Bertsotan txikizioa,
Baina gaur egun espero dugu
Beraren bendizioa.

-7-
Bigarren klase hontara etorri naiz
Eta gaur dugu azkena,
Egia esan horrexek denak
Emoten dost nahiko pena.
Zer ikasi dogunan galdera,
Josuk gaur bota dauena:
Nik hona etorri gura dodala,
Hori ikasi dodana.

-8-
Bi urte pasa dira agudo
Konturatu barik di-da,
Zerotik hasi, errimak, doinu,
Eta bertsoak joan dira.
Aurten gutxio elkartu gara,
Bi astetik bat gutxi da.
Klaseak itzelak izan dira
Josu Landeta zeu, biba!

-9-
Falta direnak gura nituzke
Saio honetan aipatu:
Iñaki, Mikel, Aitor lagunak
Ezin ditugu ahaztu.
Asko ikasi dut hemen baina
Bertsoa ezin amaitu,
Eskerrik asko Josuri emanda
Gura zaituztet agurtu.

-10-
Nahiz eta oso gutxi izan naizen
Klase honetan bertsotan,
Lagunak eta giro ederrak
Lortu ditugu benetan,
Euskaraz oso txarra naizenez
Hementxe nago kantutan,
Baina nota ez jarri mesedez
Ea bosta lortzen dudan.

Talde ederra dekogu! ESKERRIK ASKO JOSURI, eta ZORIONAK DENOI. Datorren ikasturtera arte!