SENDI Egitasmoa martxan dugu eta azaroan zehar egiteko proposamena luzatu nahi dizuegu.

Koldo Amestoy ipuin kontalari ospetsua etorriko da Geroa ikastolara, Luis Artola luthierrak musika tresnak egiten irakatsiko die ume eta gurasoei Zabalan, Patxuren eskutik kirol jolasak egingo dituzte San Nikolasen, herriko pizzarik originalenak egingo dituzte umeek Iñaki eta Xabiren laguntzaz Bidebitarte txokoan eta etxeko txikienak artearen mundura hurbilduko dira Uxueren ikastaroari esker Madre del Divino Pastor ikastetxean.

Ikastaroak antolatzeaz aparte, SENDI Proiektuak Udalaren diru laguntzen berri ematen die gurasoei. Gurasolagun taldeetan begirale zerbitzua dago doan.

Aurten untxia izan da aukeratu dugun animalia SENDI laguntzeko, inprimatu, eta egiten baduzu, bidali zure argazkia untxiarekin eta SENDIren blogean publikatuko dugu!