Formula matematikoa proposatzen dizugu kirola euskaraz egin eta ederto pasatzeko datorren zapatuan, hilaren 1ean.

Sestao eta Barakaldoko berbalagun talde batek ideia proposatu zuen, eta ingurukoak ere joatera gonbidatu gaituzte. Getxoko baten bat animatuko da; ziur nago. Jende berri jatorra ezagutzeko bide ona da, duda barik; berbalagunekin ondo pasatzeko aukera eta gainera, urrunera joan barik!

Sestaoko kasko plazan geratuko gara 10:45ean, metroko sarrera ondoan. Jan eta edatekoa norberaren kontura dago. Izena emateko sestao_berba@aek.org helbidera idatzi mezua. Getxoko 2k, dagoeneko, izena eman dugu; idatzi guri ere elkarrekin joateko metroz Sestaora.