Baietz eguraldi ona egin datorren domekan! Kontu berezi bi ditugu zuei proposatzeko: goizean mendi buelta eta arrastian bertso saioa. Irantzuk eta Izaskunek prestatu dute ibilbidea: Jata mendia Markaidatik, eta horren ostean Gaztelugatxera Eneperitik. Taldeko batzuk geroxeago animatuko gara Gernikara joaten; Bizkaiko bertso txapelketako finalaurrekoa izango da frontoian, eta herriko Jone Uriak eta Fredi Paiak abestuko dute bertan. Animo!
Kotxeak antolatzeko izena eman behar da: deitu (619935541) edo mezua bidali egizugetxo@gmail.com-era. Botak eta aldatzeko arropa ere ez ahaztu, bidea lohiaz beteta omen dago.