Denok entzun duzue zerbait azken bolada honetan Iruña-Veleiako kulebroiari buruz. Orain dela bi urte bertatik bertara ezagutu genuen eta ordutik hona albiste asko agertu da komunikabideetan. Horregatik, Josu Larrañaga gonbidatu dugu hilaren 16an, Iruña-Veleiaren berri izan gura dugulako. Hobeto kokatu nahi dugu gaia, alde bateko zein besteko iritziak ulertu nahi ditugulako. Josu, berbalaguna izateaz gain, euskal filologoa ere bada, eta hurbiletik jarraitu du gaia. Hauxe izango da bere hitzaldiaren eskema:

-Euskal Herriko leinuak eta  erromanizazioa, hurbilpena.
-Veleia: aztarnategi arkeologikoa: k.a. XV. m. – k.o. VI. m.
-Aurkikuntza epigrafikoa, noiz, zer: kronika.
-Iraultza ala iruzurra?
-Inskripzioen azterketa.
-Euskararen lekukotasunak eta euskararen mugak.

Martitzen honetan Algortako Aldai Patronatuan lotuko gara arrastiko 8:00etan. Bazatoz?