Badator, badator! Udazken osoan zehar gozagarri izan dugun Bizkaiko Bertsolari txapelketak azken txanpa du larunbat honetan. Bilbon San Tomas azoka bada ere, Barakaldon ere egongo da zer ikusi, zer entzun… eta nor animatu!!!

Badakizuenez Algortako Fredi eta Xabi Paya izango dira finalean, eta Algortako Bertsolari Eskolak deialdia luzatu du eskualdeko bertsozale guztiak batera joateko BEC!-era.

Bi hitzordu ditugu aukeran: Bilbon San Tomasetan ibiliko direnentzat 15:45ean Unamuno plazan; eta bertara zuzen joango direnentzat 16:20ean Bec!-eko sarreran.

Sarrerarik ez duzuenok espabilatu! Gaur, osteguna, sarrerak erosteko azken eguna da. BBK-ko orotariko kutxazainetan eskura ditzakezue.

Animatu eta, animatzera!